amilotx urdin
- 1. Zool.
Sabelaldea horia eta bizkarra eta burua urdinak dituen amilotxa. Eurasia mendebebaldean bizi da, eta Euskal Herria osoan aurki daiteke.
Duela gutxi arte, Parus generoaren barnean sailkatu da (Parus caeruleus Linnaeus, 1758), baina 2005ean ikerketa genetiko batzuek erakutsi zuten genero beregain batean sailkatzekoa dela, eta gaur egun Cyanistes generoko espeziea da.